Este sitio web utiliza cookies para facilitar y mejorar la navegación. Si continuas navegando, consideramos que aceptas su uso.
Puedes cambiar la configuración u obtener más información en nuestra política de cookies. Aceptar

Aurkezpena |

Inergetika proiektuen garapenaketa produktuak garatzeko sortutako ingeniaritza da. Bezero bakoitzarentzat irtenbide energetiko onena bilatzen du, merkeena eta bere beharrei erantzuten diena. Enpresa pribatuekin zein sektore publikoarekin lan egiten dugu; giltza eskura proiektuak, auditoretzak eta diagnostiko energetikoak eginez eta kudeatzaile energetiko modura.

Edozer proiekturen energia hobekuntzarako beharrezkoak diren zerbitzu eta lan guztiak eskaintzen ditugu; neurrira egindako eta bezeroari egokitutako soluzioak, hobetu beharreko sistemaren beharretara doitutakoak, hain justu.

Soluzio energetikorik egokiena bilatzen dugu, finantza aldetik ere onena izango dena. Hala, kasu guztietarako amortizazio planak aurkezten ditugu eta inbertsioaren itzulkinaren epea kalkulatzen dugu.

Inergetikak etengabeko harremana du energia gastua arautzen duten erakundeekin, eta, beraz, egitasmo guztiak indarrean den legerira egokitu eta haiei dagozkien dirulaguntzak kudeatzen ditu.

Hainbat arlotan espezializatutako ingeniari talde batek osatuta dago Inergetika, eta energia baliabideak diagnostikatzeko, kudeatzeko eta kontrolatzeko behar diren gaitasun profesionala eta tresna teknologikoak ditu.

wikinergetica

Energia ziurtapenak

+ INFO

Legeria

+ INFO

Dirulaguntzak

+ INFO

Tarifak jartzea

+ INFO

Inergetizate

+ INFO